Inskripzioa egiteko azken eguna txapelketaren aurreko asteazkenerako 24:00-tan izango da, egun hortatik aurrera, inskripzioa epe-mugatik kanpo egongo da eta 10€-ko gehigarria izango du. Izena emateko azken eguna Ostegunetan izango da 24:00-etan.
- Nor da zure datu pertsonalak tratatzearen erantzulea?
- Euskal Motoziklismo Federazioa
- IFZ: G20147088
- Helbidea: Anoeta Pasalekua 7
- Telefonoa: 943 475 514
- Datuen Babeserako ordezkaria: federacion@fvm.es
- Nola eskuratu ditugu zure datuak?
- Interesdunak berak: Federazioko fitxako eskaeraren bitartez, edo paperean edo elektronikoki emandako inprimakien bidez. Guri ematean, horretarako gaituta dagoela eta datuak egiazkoak eta ziurrak direla bermatzen du. Interesdunaren erantzukizuna da bere datuak eguneratuta edukitzea.
- Hirugarren batek: gurekin lan egiten duten hirugarren erakundeek (esate baterako, kirol-klubek edo lurralde-federazioek) interesdunaren datu pertsonalak eman ahal izango dizkigute hitzartutako zerbitzuak eskaintzeko, betiere beharrezko legitimazioa baldin badute eta alderdien arteko tratamendua arautuko duen kontratu bat sinatuta baldin badaukagu.
- Gure Webgunea bisitatzean automatikoki eskuratuta: norbait gure Webgunean nabigatzen dabilenean, informazioa automatikoki biltzen dugu cookieen eta beste jarraipen-teknologien eta web-analisien bidez. Edonola ere, cookie-politika kontsultatu ahal izango duzu eta tratamendua onartu, baztertu edo mugatu, horretarako pluginaren bidez.
- Zer datu pertsonal tratatzen ditugu?
- Identifikatzeko datuak: izen-abizenak, jaioteguna eta jaioterria, NAN/AIZ, sexua, harremanetarako datuak (helbidea, telefonoa, e-maila), sinadura.
- Kirol gorabeherei buruzko datuak: lizentzia-mota, estamentua, kategoria, kirol-modalitatea, klub bateko kidea izatea, lurralde-federazioa, lehiaketetako emaitzak,
- Bankuko eta ekonomiako datuak: kobrantzen eta ordainketen historia, kontu-zk. edo banku-txartel zk.
- Ahots- eta irudi-datuak.
- Web-analisien datuak: IP helbidea, bisitako eguna eta ordua, erabiltzailearen jatorrizko gunearen URLa, gure webgunean bisitatutako orriak, erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzailearen mota eta bertsioa, sistema eragilea, eta abar).
- Adin txikikoen datuak: gurasoen/tutoreen identifikazio-datuak, eta sinatutako baimena.
- Osasun datuak: dopinaren kontrola eta zehapena.
- Aurrekari penalei buruzko datuak: sexu-delituen ziurtagiria.
- Kirol arloko arau-hausteei buruzko datuak eta kirol-diziplinako ahalmenerako eta kiroletan indarkeria kontrolatzeko beharrezkoa den beste edozein datu.
- Zertarako tratatuko ditugu zure datu pertsonalak?
- Lizentziak antolatzea. Kirolarien, teknikarien eta epaile/arbitroen federazio-lizentziak ematea, eta ur-jolasetako txartelak ematea. Federazio-lizentziari dagozkion eskubide eta betebeharrekin lotutako zerbitzuak ematea. Nahitaezko aseguruak kontratatzea (istripuak eta erantzukizun zibila).
- Lehiaketak antolatzea. Jarduerak eta lehiaketak baimentzea, kalifikatzea eta antolatzea. Lehiaketen urteko egutegia onestea eta egitea. Arbitroak izendatzea. Arbitroen ordainketak kudeatzea, parte hartzeko eta lehiatzeko arauak ezartzea. Parte hartzaileen zerrendak eta txapelketa eta lehiaketetako emaitzak argitaratzea.
- Federazioko organoak kudeatzea. Federazioko organoak kudeatzea: Batzar Orokorra, Zuzendaritza Batzordea, Lehendakaritza, Idazkaritza, Diruzaintza, Zuzendaritza. Federazioko hauteskunde-prozesuak kontrolatzea eta kudeatzea. Estatutuak eta erregelamenduak egitea eta onestea.
- Kirolaren ordezkaritza eta sustapena. Espainiako eta nazioarteko ordezkaritza antolatzea (selekzioa kudeatzea). Kirola sustatzea. Berdintasuna sustatzea. Komunikazioko, marketineko eta zabalkundeko jarduerak. Sare sozialak eta newsletter-ak kudeatzea. Kalitateari buruzko inkestak.
- Ekonomia- eta lan-kudeaketa. Baliabide ekonomikoen kudeaketa: kontabilitatekoa eta fiskala. Dirulaguntzak ematea. Lan-kudeaketa: giza baliabideak antolatu, nominak eta Gizarte Segurantza osatu eta ordaindu, lan-arriskuen prebentzioa, eta abar.
- Prestakuntza-zerbitzuak eskaini, nabigatzeko ikastaroak.
- Kontrola, zehapenak eta prebentzioa. Gatazkak ezagutu eta ebatzi. Kirol diziplinako ahalmena gauzatu. Indarkeriaren prebentzioa, kontrola eta zehapenak. Kirolean debekatutako substantziak eta arauz kanpoko metodoak erabiltzearen prebentzioa, kontrola eta zigorra. Euskal Batzordearen ebazpenak betearazi.
- Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
- Interes publikoko eginkizun bat gauzatzea edo botere publikoak erabiltzea, Martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena, martxoaren 30ekoa, 2/2023 Legeak eta Euskadiko Kirol Federazioei buruzko 2006ko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuak eskuordetutako administrazio-eskumenetan oinarrituta, Federazioaren Estatutuaren arabera. (DBEOren 6.1.e eta DBEOren 9.2.g artikuluak)
- Legezko beste betebehar batzuk betetzea, hala nola kirolari, zergei eta lanari buruzko gardentasunaren araudia. (DBEO, 6.1.c artikulua)
- Interesdunek berariaz adierazitako onespena ematea helburu jakin batzuetarako, hala nola kategoria bereziko datuak tratatzeko (osasun-datuak edo diziplina-zehapenak), adin txikikoen datuetarako, edo datu pertsonalak argitaratu eta zabaltzeko, edo datu automatikoak lortzeko web-nabigazioaren bitartez. (DBEO, 6.1.a artikulua)
- Azkenik, gure legezko interesetan ere oinarritu ahal izango gara salerosteko komunikazioak bidaltzeko (IGZMELaren 21. artikuluak aipatzen dituenak), aldez aurreko kontratu-harremana daukagunean, eta gure jarduera ebaluatuko duten inkestak eta txostenak egiteko (DBEOren 6.1.f artikulua).
- Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
- Kirol-klubei, Lurralde Federazioei eta Espainiako Federazioari.
- Behar diren aseguruak kontratatzeko eta kudeatzeko aseguru-etxeei.
- Banku-erakundeei eta ordainketa-pasabideei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.
- Kirolean eskumena duten administrazio publikoei: erakunde autonomiko eskudunak (Eusko Jaurlaritzako Kirol Zerbitzua, Kirolaren Euskal Kontseilua. Antidopinen Aurkako Euskal Agentzia...) eta Espainiako beste kirol-erakunde batzuk (Batzorde Olinpikoa, Kirolaren Kontseilu Gorena, eta abar).
- Legez nahitaez jakinarazpenak egin behar dizkiegun beste administrazio publiko batzuei (Eusko Jaurlaritza, Foru Ogasuna, Zerga Agentzia, GSIN, eta abarri).
- Delituak ikertzeko eta aztertzeko legez nahitaez jakinarazteko betebeharra duten erakunde publikoei (Epaitegiak eta Auzitegiak, Segurtasun Indar eta Kidegoak, eta abar).
- Lankide ditugun beste erakunde batzuei, hala nola Euskal Kirol Federazioen Batasunari (UFDV- EKFB).
- Zenbat denboraz izango ditugu zure datuak gure esku?
- Zer eskubide dauzkazu zuk datuak ematen dizkiguzunean?
- Eskuratzeko eskubidea: zer datu pertsonal tratatzen ari garen galde diezagukezu, baita horien kopia bat eskatu ere.
- Zuzentzeko eskubidea: zure datu pertsonal zehaztu gabeak edo osatugabeak zuzentzeko eska diezagukezu.
- Ezabatzeko eskubidea: zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, baldin eta eskuratu zireneko helburuetarako beharrezkoak ez badira, zure baimena kendu baduzu, datu horiek legez kontra tratatu badira edo legezko betebehar bat betetzeko bada.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gordeko ditugu soilik.
- Aurka egiteko eskubidea: zure datuen tratamenduari aurka egin diezaiokezu, tratamendu hori legezko interesean oinarritu baldin bada.
Pribatutasun politika
Webgune honetan tratatzen ditugun erabiltzaileen edo federatuen datu pertsonalak honako hauek emandakoak izan daitezke:
Kategoria orokorreko datuak trata ditzakegu, hala nola:
Eta kategoria bereziko datuak:
Datuak honako helburu hauekin tratatu ahal izango dira:
Oro har, lehen deskribatutako tratamenduak honako legitimazio hauen arabera egiten dira:
Tratatuko ditugun datu pertsonalak zerbitzua emateko eta deskribatutako helburuak betetzeko beharrezkoak diren erakundeei jakinaraziko dizkiegu, besteak beste:
Bildutako datuak legez behartuta gauden epean gordeko ditugu, Federazioko lizentziak indarrean iraungo duen bitartean behinik behin. Epe horretatik aurrera, kopia minimizatu eta blokeatu bat gordeko da, hala eskatu denean lizentzia berraktibatzeko eta Federazioaren legezko betebeharrak betetzeko, hala nola Estamentu eta Lehiaketa Liburuaren artxibo historikoa.
Egokia hala denean, datu pertsonalen araudian aitortutako eskubideak erabil ditzakezu, honako hauek zehazki:
Eskubide horietakoren bat egikaritzeko, eskaera bat egin beharko diguzu idatziz politika honen hasieran adierazitako posta helbidean edo helbide elektronikoan, “Datuak Babesteko Ordezkaria” gaia idatzita, sinatuta eta NANaren kopia batekin edo identifikatzen zaituen baliozko beste agiri batekin batera. Ahalik eta azkarren erantzungo diogu zure eskaerari, eta, nolanahi ere, ezarritako gehieneko epean.
Ados ez baldin bazaude, erreklamazioa jar dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Erabil ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, eta eskubideak baliatzeko inprimakien ereduak eskatzeko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren web orria bisitatu dezakezu: www.aepd.es
Politika hori indarrean egongo da, harik eta behar bezala argitaratutako beste batek aldatu arte. FEDERAZIOAK eskubidea dauka honako pribatutasun-politika hau aldatzeko, lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzetara eta erakundearen tratamendu-jardueretan gertatzen diren aldaketetara egokitu ahal izateko.
Copyright © Euskal Motoziklismo Federazioa Eskubide guztiak erreserbatuta.