Inskripzioa egiteko azken eguna txapelketaren aurreko asteazkenerako 24:00-tan izango da, egun hortatik aurrera, inskripzioa epe-mugatik kanpo egongo da eta 10€-ko gehigarria izango du. Izena emateko azken eguna Ostegunetan izango da 24:00-etan.
- Titularraren nortasuna
- Erabiltzeko baldintza orokorrak
- Jabetza intelektuala eta industriala
- Bermeak eta erantzukizuna baztertzea
- Beste webgune batzuetara edo batzuetatik lotzeko estekak.
- Esteka orriarekin soilik lotuko da, eta ezin izango da inola ere erreproduzitu. Araudiaren arabera, ezin izango da ezarri Webgunea beste helbide batetik ikusteko aukera emango duen ez "frame"-rik, ez "in line linking"-ik, ez eta antzeko teknikarik ere. Ez da baimenik emango Webgunearen atalei buruz "browser"-ik edo "border environment"-ik sortzeko, eta ezingo da Webgunea beste inolako modutan aldatu.
- Lotura eragingo duen webgunetik ezin izango da FEDERAZIOAri buruzko inolako adierazpen faltsu edo zehaztu gabekorik egin, haren zerbitzuen kalitateaz edo bazkide, enplegatu edo federatuez;
- Bidaltzaileak ezingo du FEDERAZIOAREN marka edo beste edozein ikur bereizgarri bere webgunearen barruan erabili, legeak baimendutako edo FEDERAZIOAK berariaz onetsitako kasuetan izan ezik;
- Esteka lotu duen webguneak indarrean dagoen legedia bete beharko du, eta ezingo da lotu moralaren eta ohitura egokien aurkako eduki ez-legitimo kaltegarriekin, baldin eta horiek FEDERAZIOAK bidaltzailearen ideiak, adierazpenak edo jarduerak babestu edo lagundu dituelako edo FEDERAZIOAK garatutako jarduerarekiko desegokiak direlako ideia faltsua eragin edo sor badezakete.
- Plataforma eta sare sozialak erabiltzea.
- Konfidentzialtasuna eta datuen babesa.
- Beste akordio batzuk
- Jurisdikzioa eta eskumena
Legal oharra
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu www.fvm.es-ren titularra Euskal Motoziklismo Federazioa dela (aurrerantzean, FEDERAZIOA), eta helbide hauek dituela: Anoeta Pasalekua 7,telefonoa eta e-maila ere bai: 943 475 514 eta federacion@fvm.es.
Lege Ohar honek webgune honen sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen ditu (aurrerantzean, "Webgunea"). Webgunera sartu den, bertan nabigatzen dabilen edo erabiltzen ari den edozein pertsonak errespetatu eta bete beharko du.
Webgune honetara edo haren edozein azpidomeinutara sartzean edo hori erabiltzean, ERABILTZAILE izaera emango zaio, eta hemen adierazitako Erabilera Baldintza Orokorrak eta Pribatutasun Politika berariaz eta erreparorik gabe onartu dituela ulertuko da; Politika hori eskura dago Webgunean, eta irakurtzea gomendatzen dugu. Sarrera askea eta doakoa da. Hala ere, intranet bezalako zenbait zerbitzu eta eduki baldintza jakin batzuen mende egon daitezke.
ERABILTZAILEAK zilegi den moduan erabili beharko ditu aldi oro Webgune honetan dauden zerbitzuak, honako baldintza orokor hauen, indarrean dagoen legeriaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta Interneten oro har onartuta dauden praktiken arabera ere.
ERABILTZAILEAK ez du legez kanpoko edo baimenik gabeko ekintzarik egingo, esate baterako honelakorik: web honetako sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko birusak, programak, makroak edo edozein karaktere-sekuentzia sartu, baliabideak era masiboan kontsumituz beste norbaiten sarbidea oztopatu, publizitate asmoz webgune honetan jasotako datuak eskuratu, webguneko segurtasuneko edo autentifikatzeko neurriak hautsi edo urratzen saiatu, edo baimenik gabe sartu, webgune honetako zerbitzuen bidez jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratu-konpromisoak, hirugarrenen ohorerako, irudirako eta intimitate pertsonalerako eskubideak kaltetu ditzaketen ekintzak egin, edo lehia desleialeko eta legez kanpoko publizitate-ekintzak gauzatu.
Baldin eta zerbitzu jakin batzuetara sartzeko pasahitza eman bazaio, ERABILTZAILEAK hitza emango du erabilera arduratsua egiteko eta pasahitzak isilpean gordetzeko. Horrenbestez, ERABILTZAILEA izango da bere pasahitzak erabiltzen dituzten beste pertsona batzuek webgune honetan egingo dutenaren erantzulea. Pasahitzak lapurtu, galdu edo baimenik gabe eskuratuz gero, ERABILTZAILEA izango da berehala jakinaraztearen erantzulea, horiek aldatu ahal izateko.
ERABILTZAILEAK aurreko betebeharretakoren bat bete ez baldin badu, zuzenbidean babestutako neurri egokiak hartu ahal izango dira haren aurka.
Webgunean zuk informazio edo edukiren bat aurkitu baduzu eta informazio hori egokia ez baldin bada, indarrean dagoen araudiaren aurkakoa edo Lege Ohar honetan ezarritako baldintzen aurkakoa izan baldin badaiteke, FEDERAZIOARI berehala jakinarazteko eskatzen dizugu, horretarako eskura dauden bitartekoak erabilita.
FEDERAZIOA bere Webgunearen jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztien titularra da, baita bertan dauden elementu guztiena ere (besteak beste, plataforma bera, testuak, argazkiak, audioa, bideoa, softwarea, marka erregistratuak edo logotipoak, datu-baseak eta abar), eta erabilgarri dauden zerbitzuena ere bai. Erabiltzaileak Webgunera sartzeak, nabigatzeak eta erabiltzeak ez du eragingo, inolaz ere ez, FEDERAZIOAk aipatutako eskubide horiei uko egiten dienik, horiek transmititu dituenik, norbaiti lizentziarik eman dionik edo eskubide horiek osorik edo zati batean inori laga dizkionik.
Etxeko esparruaren barruan erabiltzeko baimena emango da, honako Webgune hau erabiltzeko xedearekin soilik, hemengo Lege Ohar honen arabera. ERABILTZAILEAk hitza emango du jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen titulartasuna errespetatzeko.
Webgunearen edukien inguruko jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak erreserbatuta daude, Jabetza Intelektualaren Legearen 8. eta 32.1 artikuluen bigarren lerrokadan xedatuta dagoenaren arabera. Berariaz debekatuta dago FEDERAZIOAren baimenik gabe Webgune honetako eduki guztiak edo horien zati bat, edozein euskarritan eta edozein bitarteko teknikoren bitartez, erreproduzitzea, banatzea eta jendaurrean jakinaraztea, eskura jartzeko modalitatea barne.
Baldin eta ERABILTZAILEAK FEDERAZIOARI edozein motatako informazioa bidali badio horretarako gaitutako edozein kanalen bitartez, hori askatasunez egiteko eskubidea duela aitortuko, bermatuko eta onartuko du, informazio horrek ez duela urratu jabetza intelektualik nahiz industrialik, isilpeko komertzialik edo hirugarrenen beste edozein eskubiderik, eta informazio hori ez dela konfidentziala eta ez dela hirugarrenentzat kaltegarria.
Baldin eta ERABILTZAILEAK legez kontrako edukiren bat dagoela jakin badu, edo webguneko edukiren batek jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak urratzen dituela uste badu, jakinarazpen bat bidali beharko dio zuzendaritzari ohar honen hasieran adierazitako helbidera.
FEDERAZIOA beti ahalegintzen da Webgune honek ahalik eta eraginkortasunik eta segurtasunik handienarekin funtziona dezan, eta adierazi du, dauden aukeren eta teknika-egoeraren arabera, Webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta sistemaren akatsak ahal duen gehien murrizteko beharrezko neurri guztiak hartu dituela.
Hala ere, ez du bere gain hartuko, inoiz ere ez, adierazpen gisa ondorengo egintzak eragin ditzaketen kalte eta galeren inguruko erantzukizunik: edukietan akatsak edo ez-egiteak, Webgunea eskuragarri ez izatea, guk helarazitako eduki, esteka eta beste gune batzuetarako hiperesteketan birusak edo programa maltzurrak edo kaltegarriak transmititzea, nahiz eta hori ekiditeko behar diren neurri teknologiko guztiak hartu.
FEDERAZIOA ez da, inoiz ere ez, datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gorabeheren erantzule izango, ez sistemetara baimenik gabe sartzearen edo eraso baten eraginez ezarritako segurtasun-neurrien bitartez hori hautematea ezinezkoa izan denean, ez eta ERABILTZAILEA bere sarbide-gakoen edo bere datu pertsonalen zaintzari eta babesari dagokionez ardura egokirik gabe ibili izanaren ondorioz gertatu direnean.
FEDERAZIOAk ez ditu hirugarrenen webguneetako edukiak, pribatutasun-politikak edo praktikak kontrolatzen, eta ez du horien gaineko erantzukizunik bere gain hartuko.
ERABILTZAILEAK aitortuko eta onartuko du Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak izanez gero, FEDERAZIOAK ez duela horien inguruko erantzukizunik bere gain hartuko. Kanpoko konexio horiek sartzeak ez du esan nahi konektatutako erakundeekin inolako elkartzerik edo partaidetzarik dagoenik.
Era berean, FEDERAZIOAk ezin du kontrolatu edo onartu Webgune honetarako estekak dauzkaten beste web orri batzuetako edukia; beraz, ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko orri horiei buruzko edozein alderdirekiko.
Hala ere, FEDERAZIOAK nahitaezko ondorengo baldintza hauek ezartzen ditu atari honetarako estekak euren webguneetatik sartu nahi dituzten guztientzat:
FEDERAZIOAK ERABILTZAILEEN eskura jarriko ditu plataforma eta sare sozialetan dituen profiletarako eta orrietarako estekak, sarbidea errazteko. Sare sozial horiek hirugarrenek kudeatzen dituzte.
6.1. Plataforma eta sare sozialak erabiltzeagatiko erantzukizunak eta bermeak
Aplikazio horiek ezartzeak ez du adieraziko ezinbestean inolako harremanik dagoenik FEDERAZIOAren eta estekatutako plataformaren titularraren, fabrikatzailearen edo banatzailearen artean, ez eta FEDERAZIOAk horietako edukiak eta zerbitzuak onartzeak eta onesteak ere. FEDERAZIOAk ez du inola ere bere erabiltzaileei buruzko inolako informazio pribaturik partekatuko inolako sare sozialetan, eta helburu bakarra Lege Ohar honetan eta Webgunearen Pribatutasun Politikan ezarritakoa du.
Alde horretatik, bai aplikazio horietarako sarbidea, bai plataforma horietan informazioa eman nahi izatea ERABILTZAILEAK horren erantzukizuna bere gain hartuta izango da, eta horietako baldintzak ez dira inola ere FEDERAZIOAren baitakoak izango. Horrenbestez, FEDERAZIOAK ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko ez sare sozial horietan emango diren zerbitzuengatik, ez horietako edukiagatik.
6.2. Plataforma eta sare sozialak erabiltzeko baldintzak
FEDERAZIOAK ERABILTZAILEEI gomendatzen die arretaz irakur ditzatela plataforma horien erabilera- eta pribatutasun-politikak, eta kontu handiz ibiltzeko.
FEDERAZIOAK ERABILTZAILEEI gomendatzen die, profil soziala erabiltzen dutenean, zuhurtziaz, zentzuz eta sen onez jokatzeko, eta zehatz-mehatz aztertzeko euren xedeetarako argitaratutako informazioaren egiazkotasuna, indarraldia, osotasuna eta egokitasuna. Edukiak partekatzea erabaki duen ERABILTZAILEAK jakin behar du bere argitalpenak eskuragarri izango direla eta, beraz, beste pertsona batzuek ezagutuko dituztela; horiek horrela, bera izango da horien erantzule bakarra, baita horrek pribatutasunean izan ditzakeen ondorioen erantzulea ere.
ERABILTZAILEAK iruzkinak, estekak, irudiak, argazkiak edo beste edozein eduki mota argitaratu ahal izango du, sare sozialaren beraren baldintzen arabera, betiere baldin eta horretarako eskubideak, legitimazioa edo adostasuna badauzka.
Berariaz debekatuta dago FEDERAZIOAren profil sozialean moralaren, etikaren, gustu onaren edo ohorearen aurkako edozein argitalpen egitea, edota jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideak, irudirako eskubidea, pribatutasunerako eskubidea edo indarrean dagoen araudia hautsi, bortxatu edo urratu duen oro.
Horren harira, FEDERAZIOAren profilaren sortzaileek, babesleek, iragarleek edo erabiltzaileek FEDERAZIOAk emandako edukiaz bestelako edukiekin argitaratutako, adierazitako edo bidalitako galderak, iritziak edo erantzunak bidali dituen pertsonaren iritzia dira, hura dute erantzule bakartzat, eta ez ditu nahitaez FEDERAZIOAren iritziak islatuko, FEDERAZIOA ez baita izango FEDERAZIOAren profil ofizialen bidez hirugarrenek argitaratzen, zintzilikatzen, banatzen, zabaltzen edo transmititzen dituzten edukien erantzule.
Horrelakoetan, FEDERAZIOAK edukia kentzeko eskubidea izango du, eta horiek argitaratu zituen erabiltzailea etengabe blokeatzeko eskatu ahal izango du.
Era berean, FEDERAZIOAk eskubidea izango du bere profilaren bidez jasotako iruzkin eta mezuei banan-banan ez erantzuteko, bai eta bere profil soziala jarraitzen hasten diren erabiltzaile guztiei ez jarraitzeko ere.
Datuen Babesari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, Webgunea erabili bitartean ematen diren datu pertsonal guztiak PRIBATUTASUN POLITIKAn xedatuta dagoenaren arabera tratatuko dira; Webgunea erabili ahal izateko, ERABILTZAILE guztiek onartu behar dute politika hori. Edonola ere, berariaz eta nahitaez onartu beharko dute Webgunean erregistratu eta/edo eskaintzen diren zerbitzuetakoren batean harpidetu nahi duten ERABILTZAILE guztiek.
Baldintzak onartzea sartzeko unean argitaratuta dagoen bertsioari dagokiona izango da. FEDERAZIOAK eskubidea izango du, aldez aurretik jakinarazi gabe, egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko, eta horren bitartez ematen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek aurkezteko edo aurkitzeko modua ere.
Era berean, eskubidea izango du Webguneko edukietarako sarbidea edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe amaitutzat emateko, bertan behera uzteko edo eteteko, inolako erantzukizunik gabe.
Testu hau edo Webguneko beste edozein itzuliz gero, horrekiko desadostasunik baldin badago, gaztelaniazko bertsioa lehenetsiko da.
Klausulen idazpuruak informatzeko soilik dira, eta ez dute eragingo, kalifikatuko edo zabalduko honako Lege Ohar honen interpretazioa. Beste hainbestean, FEDERAZIOAK hemen ezarritako termino eta baldintzak aldatu ahal izango ditu, osorik edo zati batean, edozein aldaketa Lege Ohar honek agertzen duen modu berean argitaratuz edo erabiltzaileei zuzendutako edozein komunikazio motaren bidez.
Epaitegi, auzitegi edo administrazio-organo eskudunen batek, edozein dela ere, lege-ohar honetako xedapenen bat baliogabetzat edo aplikaezintzat (osorik edo zati batean) jo badu, baliogabetasun edo ez-aplikatze horrek ez die eragingo honako Lege Ohar honetako gainerako xedapenei.
FEDERAZIOAk eskubide jakin bat ez baliatzeak edo betearazteak, edozein dela ere, ez du eskubide horri uko egitea eragingo, idatziz hala onartu eta erabaki ez duenean izan ezik.
Baldin eta honako baldintza hauen interpretazioari buruz gatazka edo liskarren bat izango balitz, bai eta Webgune honetako zerbitzuekin lotutako edozein alderdiri buruz ere, Espainiakoa izango da aplikatu beharreko jurisdikzioa eta araudia; auzitegi eskudunak, berriz, Federazioak egoitza daukan hirikoak izango dira.
Copyright © Euskal Motoziklismo Federazioa . Eskubide guztiak erreserbatuta.